Zerbitzuak

Mantenu eta konponketak

Tailerra - mantenu eta konponketak

Emaila bidali

Gure tailerretan zure autoa konpontzeko tresna egokienak dauzkagu, dokumentazio berritua eta  langileek etengabeko formakuntza jasotzen dute zure ibilgailua autoegilearen aginduen arabera konpondu dadin.

Peugeot ibilgailuen mantenua:

Eduki ezazu zure Peugeot autoa lehenengo egunean bezalaxe. Azterketa ofizialei esker erabateko bermea daukazu autoaren mantentze lan guztiak fabrikatzaileak agintzen dituen epeetan egingo direlako.

Begira ezazu aldizkako azterketen liburutxoan edo gerturatu zaitez gure instalazioetara autoari dagokion azterketei buruz galdetzera.

Sorospen tekniko ofiziala:

Peugeot markako ordezkari moduan zuzeneko sorospen tekniko  eta iraunkorra daukagu edozein matxura mota konpontzeko.

Autoen programa prebentiboak.

Autoaren bermearen gestioa:

Zure autoaren pieza guztiak modu oso zorrotzean diseinatuak daude kalitate maximoa emateko asmoarekin. Gainera Peugeot etxeak ordezko piezetan eta eskulanean ere bermea ematen dizu  urtebeterako inolako kilometro mugarik gabe. Horrez gain karrozeriak 12 urteko bermea dauka erdoilaren aurka eta 3 urtekoa margoaren gainean.

Pieza osagarrien muntaia.

Pneumatiko eta hagunek muntaia.

Autoaren barneko Software programen egunekoko aktualizazioak.